Mundua -

Haur-hilketa

Utah estatuan atxilotutako emakumeak sei jaioberri hil izana onartu du

Zazpigarrena hilda jaio omen zen, emakumeak Poliziari esan dionez, haren garajean zazpi haurtxo hilik eta kartoizko kutxetan sartuta topatu eta gero.

Zazpi haurtxoen gorpuak etxe horretan agertu ziren. Irudia: EFE
Zazpi haurtxoen gorpuak etxe horretan agertu ziren. Irudia: EFE
Zazpi haurtxoen gorpuak etxe horretan agertu ziren. Irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Utah estatuko (AEB) 39 urteko emakume batek sei jaioberri ito, kartoizko kutxetan sartu eta bere garajean ezkutatu zituela aitortu dio Poliziari.

Megan Huntsman bere senarrak aurkikuntza egin eta gero atxilotu zuten, eta zazpigarren haurtxoa (gainerako gorpuen artean agertu zen) hil izana ukatu du, hilda jaio omen zelako, atxilotuak berak egindako adierazpenen arabera.

Igandean atxilotu ostean, Utah estatuko espetxean preso sartu zuten. Atzo, astelehena, konferentzia bidez izan zuen saioa Auzitegian, eta sei milioi dolarreko fidantza jarri zioten. "Ondo dago", esan zuen, fidantzaren zenbatekoaz galdetu ziotenean.

Jeff Buhman fiskalaren esanetan, Huntsmanek apirilaren 21ean joan beharko du epaitegira, eta fidantza hori "ihes egiteko arriskua dagoelako eta hilketa ikaragarria delako" jarri diotela azaldu du.

Zazpi haurtxo 1996 eta 2006 artean

Hutsmanek deklarazioan baieztatu egin du zazpi haurtxoak bereak direla eta bere etxean erditu zela 1996. eta 2006. urte bitartean. Gorpuzkiak toaila edo alkandora bat erabiliz estali zituen eta plastikozko poltsa batean sartu, kartoizko kutxetan gorde baino lehen.

Senar-emazteek hiru alaba zituzten. Auzokoen arabera, nagusiak 18-20 urte izan beharko lituzke eta txikiak 13 inguru; horrenbestez, beste haurtxoak jaio ziren garaikoa izan behar du. Horrek zalantzak sortu ditu Poliziako agenteen artean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea