Mundua -
HILKETA MULTIPLEA KANADAN
Bost pertsona hil dituzte festa partikular batean, Calgaryn
Susmagarri bat atxilotu dute. Poliziak jakitera eman duenez, gertakarien etxetik alde egiten ikusi duten gizon gazte bat da. Bost biktimek labankadak zituzten.
Erredakzioa
Bost pertsona hil dira sastakaiz goizaldean, Calgary hirian, Kanadan, Poliziak jakitera eman duenez. Pertsona bat atxilotu dute, gertakizunek erantzule izatea leporatuta.
Komunikabideek azaldu dutenez, Polizia 01:30ean (07:30 GMT) joan da etxebizitzara, bertan Calgaryko Unibertsitatetik gertu dagoen ikasle talde batek festa bat ospatzen zuen.
Biktimetako hiru etxebizitzan hil dira, eta beste biak ospitale batera eraman dituzte larri. Geroago, hil egin dira.
Gizon gazte bat atxilotu dute, etxebizitzatik ihes egin ostean, susmagarritzat jota, Poliziak adierazi duenez.
Calgaryko Unibertsitateko ikasleek eskolen amaiera ospatzen zuten astelehenean.