Mundua -

Gatazka

Al-Nursa fronteko buruzagia bere familiarekin batera hil dute, tiroz

Al-Nuesa fronteak apirilaren 11n Sirian Irakeko mugan dagoen Al Bukamal hiriaren kontrola berreskuratu ondoren hil dute muturreko alderdiko buruzagia.

Pertsonak armekin Sirian. Argakzia: EITB
Pertsonak armekin Sirian. Argakzia: EITB
Pertsonak armekin Sirian. Argakzia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Al-Nusra fronteko buruzagia (Al-Qaida talde jihadistarekin harremana du) haren emaztearekin, seme-alabekin eta anaia batekin batera hil dute bart gauean, tiroz, Siriako Giza Eskubideen Behatokiak zabaldutakoaren arabera.

Siriako Giza Eskubideen Behatokiak komunikatu batean azaldu duenez, Abu Mohamed al Ansari, 'Fateh Rahmun' ezizenarekin ezaguna, emaztearekin, bi seme-alabekin eta erakundean berarekin batera lan egiten zuen anaiarekin hil dituzte erasoan.

Siriako Giza Tokien Behatokiaren informazioaren arabera, erasoa Raas al Hasn herrixkan gertatu da, Harem herritik gertu, Al-Nursa fronteko buruzagiaren familia hura bisitatzera joan zirenean.

Erakunde honek baieztatu duenez, hiltzaileak lozzorroan dagoen Irakeko eta Ekialdeko Estatu Islamikoaren kideak dira, herrialdearen kontrola lortzeko Al-Nursa frontearekin hilabeteak borrokan daramatzan taldea.

Behatokiaren iturrien arabera, Irakeko eta Ekialdeko Estatu Islamikoko lau kide Raas al Hans herrixkan sartu ziren, Al Ansari bisitatzeko aitzakiarekin.

Erasoaren ostean, Al-Nursa fronteko kideak etxebizitzara hurbildu ziren eta bertan erasotzaileen aurka tiroz borrokatu zuten. Erasotzaileen artean, leherkariak zituen gerriko bat lehertuz immolatu da, beste bat hil da eta beste biak gatibu egin dituzte.

Lurraldea eskuratzeko borrokan

Al-Nursa fronteak apirilaren 11n Sirian Irakeko mugan dagoen Al Bukamal hiriaren kontrola berreskuratu ondoren hil dute muturreko alderdiko buruzagia, ISIS Irakeko eta Ekialdeko Estatu Islamikoa taldearen kontrako borrokak izan eta gero.

Al-Nusra fronteak Irakeko eta Ekialdeko Estatu Islamikoaren militanteak kanporatu orduko, herrialdearen kontrol osoa lortu zuen. Aurreko egunean egindako borrokan, ehunka pertsona hil ziren, eta aurkako taldeak herrialdearen hainbat gune menderatu zituen.

Sirian urtarriletik talde errebeldeen arteko borrokak ohikoak dira; batez ere, Irakeko eta Ekialdeko Estatu Islamikoaren eta jihadista eta islamiar joerako taldeen artekoak.

Iaz, Ayman al Zawahiri Al-Qaidako buruzagiak, Al-Nusra frontearen ordezkari izendatu zuen Sirian, eta Irakeko eta Ekialdeko Estatu Islamikoari herrialdean aritzeari uzteko eta haien ekintzak Irakera mugatzeko agindu zion. Taldeak ez du agindua bete.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Siria albisteak gaur Zer gertatzen ari da Ekialde Hurbilean?