Mundua -

Emakumeen aurkako indarkeria

Saudi Arabiak emazteari erasotzeagatik zigortuko ditu gizonak

Saudi Arabiako Gobernuak Kalteen aurkako Babes Legea aurkeztu du. Lege honek emakumeen aurkako indarkeria zigortzen du, eta kartzela-zigorrak eta isunak aurreikusten ditu.

Emakume bat beloarekin. Argakzia: EITB
Emakume bat beloarekin. Argakzia: EITB
Emakume bat beloarekin. Argakzia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Saudi Arabiako Justizia Ministerioak kartzela-zigorra eta isunak jarrita zigortuko ditu emazteei eraso egiten dieten gizonak, Al-Jazira egunkariak zabaldutako informazioaren arabera.

Egunkariak azaldu duenez, Justizia Ministerioak hurrengo astetik aurrera aplikatuko ditu zigorrak. Horien artean, 5.000 eta 50.000 rialen arteko kalte-ordaina aurreikusita dago lege berrian.

Horretaz gain, delitua behin baino gehiagotan egiten dutenei hilabete eta urtebete arteko kartzela-zigorra ezarriko diete.

Zigorrak Saudi Arabiako Ministro Kontseiluak berriki aurkeztutako Kalteen aurkako Babes Legean aurreikusita daude.

Mohamed al Harbi Gizarte Gaietarako Ministerioaren arduradunak azaldu duenez, aditu talde batek zigorren zerrenda bat osatu du. Hiru hilabeteko lana izan da, eta bertan hainbat erakundetako ordezkariek eta giza eskubideetan adituek ere hartu dute parte.

Orain arte, emakume batek senarraren erasoa salatu ondoren, epaileak ziren zigorra interpretatu eta ezartzen zutenak.

Zigor ezagunenak

Saudi Arabian, emakumeen aurkako indarkeriaren zigor ezagunenen artean, 2012ko maiatzeko epai bat dago. Epaileak gizonezkoa Koraneko bost atal eta Mahoma profetaren 100 esaera buruz ikastera zigortu zuen.

Urte bereko irailean, epaile batek gizon bati emaztearen aurrean 20 zigorrada jasotzera zigortu zuen. 2013ko martxoan, epaile batek 45 eguneko kartzela-zigorra, 50 zigorrada eta ezkontza bizitza on bat izateko ikastaro bat ezarri zizkion erasotzaile bati.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Tratu txarrak gaur Gaurko titularrak Eguneko albisteak Matxismoa gaur Saudi Arabia