Mundua -

Ipar Irlanda

Jarraipeneko IRAren komandante ohi bat hil dute Belfasten

26 urteko gizon bat atxilotu dute, larunbat honetan, ustez hilketarekin lotuta egoteagatik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tommy Crossan Jarraipeneko IRAren (CIRA) komandante ohia tiroz hil dute Belfasten ostiral honetan, The Guardian egunkari britainiarrak jakinarazi duenez. 26 urteko gizon bat atxilotu dute larunbatean, ustez hilketarekin lotuta egoteagatik.

Crossan (43 urte zituen) sei urtez egon zen kartzelan orain dela hamar urte, Belfasteko komisaria baten kontrako atentatuan parte hartzeagatik. Agintariak beldur dira hilketa honek ez ote dituen berpiztuko disidente errepublikarrek alderdiaren agintea lortzearren dauzkaten barne-liskarrak eta tentsioa.

Denbora laburrean hiltzen duten CIRAren bigarren kidea da Tommy Crossan. Martxoan, Declan Smith hil zuten Dublinen, haurtzaindegi batetik irteten ari zela.

Colin Keenan zinegotzi laborista hilketa jazo den tokitik gertu bizi da, eta  gertatutakoa gaitzetsi du: “Hilketaren lekuan izan naiz, geratu eta gutxira, eta biktimaren senideei nire gertutasun osoa erakutsi nahi diet”, esan du. “Urte askotan saiatu gara heriotzaren itzala Belfastetik aldentzen, eta gaurkoak iraganeko gatazkara eraman gaitu berriro”, deitoratu du Keenanek.

Agintariek uste dute erakunde independentisten kideak egon litezkeela hilketa honen atzean. BBCren arabera, Crossanek aurretik ere heriotza mehatxuak jaso zituen.

26 urteko gizon bat, atxilotuta

26 urteko gizon bat atxilotu dute larunbatean, hilketarekin lotuta dagoelakoan.  Ipar Irlandako Poliziak The Telegraph egunkariari esan dionez, Antrimeko komisaria batean daukate galdeketa egiten.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea