Mundua -

Hego Sudan

50.000 haur gosez hil daitezke Hego Sudanen

Unicef-ek zabaldutako datuen arabera egoera larrian daude eta ahal bezain laster elikatu beharko lirateke.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Unicef-eko bozeramaileak, Christophe Boulierac. esandakoaren arabera gaur egun 740.000 bost urtetik beherako haur daude 'elikadura ziurtasun eza egoera larrian'. Horietako 50.000 datozen hilabeteetan hil daitezkeela gaineratu zuen.

50.000 haur horiek guztira 250.000 haurrek osatzen duten elikagai ziurtasun gabeko talde batekoak dira.

Unicef-en lehen helburua 150.000 haur elikatzea da baina ez daukate hori egiteko modurik emaileek ez dutelako diru nahikoa eskaini.

38 milioi dolar eskatu dituzte Hego Sudaneko kanpainarentzat. Momentuz, 4,6 milioi besterik ez dituzte lortu.

Nazio Batuen Erakundea Hego Sudaneko biztanleriaren beharrak aztertzen ari da eta lehen ondorioen arabera 3,7 milioi pertsona elikadura eza arriskuan bizi dira.

Munduko Elikagai Programaren bozeramaileak, Elisabeth Byrs, hilabete honen amaieran herrialdearen elikadura beharrak 'argiago' ikusiko dituztela adierazi zuen eta momentuz 600.000 biztanle elikatzen ari direla esan zuen.

Boulierac-ek borrokan ari diren bi alderdietan haurrak errekrutatu dituztela salatu zuen.

'Bi alderdi armatuetan haurrak errekrutatu dituztela uste dugu. Hori baieztatzen dituzten informeak ditugu nahiz eta ezin dugun zenbakirik zehaztu. Hala ere gutxienez 149 haur armada erregularrean izenda emanda daude'.

Abenduan hasi zen Hego Sudaneko guda. Salva Kir presidenteak Riak Macharri, lehendakariorde izandakoa, estatu kolpea burutu izana leporatu zionean.

Marcharrek armak hartu eta ejertzitoa bitan banandu zen. Guda etnikoan bilakatu zen berehala Kir eta Machar tribu ezberdinetakoak direlako.

2011an Sudanetik banandu zen herrialde gaztea lehen gerra zibilera gerturatu du gatazka armatu honek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea