Mundua -
Leherketa
Gutxienez bi hildako Floridan izandako gas leherketa batean
Leherketa bart gauean izan da. Bilaketa eta salbamendu taldeek presoen eta kartzelako funtzionarioen bila jarraitzen dute.
Erredakzioa
Gutxienez bi preso hil dira eta ehunka zaurituta daude Escambiako konderrian (Floridaren mendebaldean) dagoen kartzela batean izandako gas leherketan, Pensacola New Journal egunkariaren arabera. Leherketa bart gaean izan da, 23:00 orduak aldera.
Steve Booth Escambiako konderriko suhiltzaileen buruak leherketan bi preso hil direla baieztatu du. Gainerakoen kokalekua zehaztuta dutela adierazi du.
Leherketaren eraginez, kartzelako hainbat funtzionario ere zaurituta daude.
Kathleen Dough-Castro konderriko bozeramaileak "Kartzelan gutxi gorabehera 600 preso zeuden. Zaurituak gertuko ospitaleetara eskoltatuak izan dira eta zauritik izan ez dituzten presoak konderriko beste kartzeletara aldatu dira", adierazi du aipatutako egunkarian.
Eraikina neurri batean behera etorri zela gehitu du bozeramaileak eta zutik gelditzen diren hormak "egonkortasuna galdu" dutela azaldu du; hortaz, hauek gainbegiratzen ari dira.
Bilaketa eta salbamendu taldeek presoak eta kartzelako funtzionarioak bilatzen jarraitzen dute.