Mundua -

Pretoria

Pistoriusen aurkako epaiketa berrabiarazi dute hiru asteren ostean

Johan Standerrek testigantza egin du epaitegian; Pistoriusen laguna, auzokoa eta atleta bizi zen etxeko administratzailea da, baita Pistoriusek tiroak bota eta gero deitu zuenetako bat.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Oscar Pistoriusen kontrako epaiketa berrabiarazi dute gaur, astelehena, Pretoriako Auzitegi Nagusian, Fiskaltzak eskatutako -eta Thokozile Masipa epaileak onartutako- hiru asteko etenaldiaren ostean. Pistorius Reeva Steenkamp modelo eta neskalagunaren hilketa dela eta epaitzen ari dira atleta ezaguna.

Johan Standerren testigantzarekin berrabiarazi dute epaiketa; Pistoriusen laguna, auzokoa eta atleta bizi zen etxeko administratzailea da, baita Pistoriusek tiroak bota eta gero deitu zuenetako bat, 2013ko otsailaren 14ean.

"Mesedez Johan, etor zaitez nire etxera. Reevaren kontra tiro egin dut, zapoa zelakoan", esan zion Pistoriusek Standerri (Fiskaltzaren lekukoa) hilketaren gaueko hirurak pasatxo zirenean.

Kenny Oldwage Pistoriusen abokatuetako batek egindako galderari erantzunda, Standerrek azaldu du atletaren etxera heldu zenean, Pistorius eskaileretan ikusi zuela, bikotekidea besoetan zeramala.

"Malko batean zegoen, asko sufritzen ari zen eta laguntzeko eskatu zigun", esan du lekukoak.

Erruduntzat joz gero, biziarteko zigorra jasoko luke Pistoriusek.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Epaiketak bideoak