Mundua -
Dimisioa
Esloveniako lehen ministroak dimisioa aurkeztu du
Ezkerreko eta zentroko alderdien arteko koalizioan sortutako krisiaren ondorioz hartu du erabakia Alenka Bratusek-ek eta uda heldu aurretik hauteskundeak aurreratzea espero du.
Erredakzioa
Alenka Bratusek Esloveniako lehen ministroak dimisioa aurkeztu du gaur, maiatzak 5, bere alderdiko buruzagitza lortzeko prozesua galdu ondoren. Uda heldu aurretik hauteskundeak aurreratzea espero duela adierazi du.
Lehen ministro esloveniarrak Twitter sare sozialeko bere profil ofizialean argitaraturiko mezu baten bidez jakinarazi du dimisioa.
'Esloveniako Errepublikako Presidente Funtzioetatik dimititu egin dudala informatzen zaitut. Honekin, Parlamentuak ahal bezain laster nire erabakiaren berri izan dezan eskatzen dizut', esan dio Bratusek-ek Botere Legegilearen presidenteari Twitter bidez jakinarazi duenez.
"Denek diotena uste badute udaran izango dira hauteskundeak. Hiritarrak: Gobernua nork zuzendu behar duen erabaki behar duzue eta hori da eginkizun zuzen bakarra', gaineratu du sare sozialean.
Lau alderdik osatzen zuten koalizioa apirilaren 25ean desegin zen Gobernuko alderdi nagusiak, Eslovenia Positiboak (PS), lehen ministroaren ordez Liublianako alkatea Zoran Jankovic presidente bezala aukeratu zuenean.
Lehen Ministro oiaren esanetan hauteskundeak ekainaren 22an burutu daitezke nahiz eta adituek epe legalen ondorioz beranduago gauzatuko direla aurreikusten duten.
Bratusek buru izan duen ezkerreko eta zentroko alderdien arteko koaliziozko gobernuak Eslovenia erreskatea saihestu zuen, joan den abenduan herrialdeko banketxeak 3.300 bat milioi eurorekin lagundu ondoren.