Mundua -

Shinawatrak dimititu ostean

Trantsizio gobernua osatzeko eskatu diote Thailandiako Senatuari

Gainera, milaka eta milaka "alkondara gorri" manifestazioa egiten ari dira Bangkoken, egungo Gobernuaren defentsan, ez baitute protestetako liderra balekotzat jotzen.

Thailandia
Thailandia
Tentsioa da nagusi Thailandian, lehen ministroa kargutik bota ostean

1:23

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Suthep Thausgsuban Tahailandiako Gobernuaren kontra egiten ari diren protestetako liderrak trantsizio Gobernu bat osatzeko eskatu dio Senatuari, Yingluck Shinawatra behin behineko lehen ministroa dimisioa ematera Auzitegi Konstituzionalak behartu zuenetik, aurreko asteazkenean.

Shutepek bere jarraitzaileei telebistan emititutako mezuan esan duenez, nazioak ez du lehen ministrorik eta Senatuak, indarrean dagoen ganbera bakarra denez, pertsona bat aukeratzeko beharra dauka.

Parlamentua abenduaren 9an desegin zuten, 2014ko otsailaren 2an hauteskundeak egiteko helburuarekin, eta hala egin zuten, oposizioak eta Gobernuaren kontrakoek egindako boikota gorabehera, baina geroago baliogabetu zituzten.

Atzo, ostiralean, Suthepek 72 orduko epea eman zien Senatuari eta Auzitegi Gorenari berak proposatutako Gobernuari atea zabal ziezaioten.

Bestalde, milaka eta milaka "alkondara gorri" manifestazioa egiten ari dira Bangkoken, egungo Gobernuaren defentsan, ez baitute protestetako liderra balekotzat jotzen.

Bi aldeek ekidin dute topatzea, momentuz, indarkeriazko bolada bat ez hastearren.

Gutxienez 52 herrialdek gomendatu diete euren herriei Bangkokeko manifestazioetara ez hurbiltzeko, Kanpo Arazoetarako Ministerioaren arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatzen ari da munduan? Eguneko albisteak Asia albisteak Zer gertatu da Thailandian?