Mundua -

Munduko Osasun Erakundea

Biolentzia da nerabeen heriotzen arrazoi nagusia Amerikan

Pertsonen arteko biolentzia ez da soilik Amerikan gertatzen, mundu mailan ere bost arrazoi nagusien artean dago eta.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pertsonen arteko biolentzia da heriotza, gaixotasun eta ahalmen-urritasun arrazoi nagusia Amerikan, Munduko Osasun Erakundea argitaratu duen txosten baten arabera.

Kontinentean, diru-sarrera gutxi dituzten gazteen artean gertatzen diren hiru heriotzetik batek pertsonen arteko biolentziarekin du zerikusia. Ikerketak mundu osoko 10 eta 19 urte bitarteko gazteen osasun egoera aztertu du lehen aldiz.

Gizonezko gazteak dira pertsonen arteko biolentziaren biktima nagusia, baina hori ere emakumezkoengana ere heltzen da, indarkeria matxistaren biktimak direlako.

Horrela, pertsonen arteko biolentzia nerabeen heriotzen arrazoi nagusia da kontinentean

"Ameriketan dugun larritasun handiena biolentzia da. Gaitz sozial bat da eta eskualdeko etorkizuna zalantzan jartzen du", adierazi du Jane Ferguson txostenaren egileak.

Baina pertsonen arteko biolentzia ez da soilik Ameriketan gertatzen, mundu mailan ere bost arrazoi nagusien artean dago eta.

Horrela, Munduko Osasun Erakundeak jakinarazi duenez, egunero 180 nerabe inguru hiltzen dira pertsonen arteko biolentziagatik. Gainera, biolentzia ahalmen-urritasun eta gaixotasun arrazoi nagusia da Amerikan.

Munduko Osasun Erakundea oso kezkatuta dago eskualdean ematen den loditasun tasagatik. Txostenak ez du datu konkreturik ematen, baina egileak arazo larritzat hartu du. "Loditasun tasa gero eta gorago doa eta herrialdeek arreta gehiago jarri beharko lukete horretan", azaldu du Fergusonek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ameriketako Estatu Batuak albisteak Umeak albisteak