Mundua -

Turkiako ezbeharra

Meatzean hildakoen kopurua 284ra igo eta arduragabekeria baztertu dute

Turkiako hainbat egunkarik Recep Tayyip Erdogan lehen ministroak Somako manifestazioetan parte hartu zuen herritar bati egindako erasoa erakusten duen bideoa zabaldu dute gaur.

18 meatzariren bila ari dira Somako meategian

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Dagoneko 284 dira asteartean Somako meatzeko istripuan hildako pertsonak, Soma Holding enpresak aditzera eman duenez. Horrez gain, beste 18 desagertu dira eta 363 etxetik atera behar izan dituzte. Turkiako meatzaritzan inoizko istripurik larriena izan da.

Alp Gurkan enpresako zuzendariak azpimarratu du istripua ez zela arduragabekeria baten ondorioz gertatu, eta meategiak segurtasun neurriak bete egiten zituela gaineratu du.

Gurkanen hitzetan, sutea ez zen matxura baten ondorioz piztu, tenperaturaren igoeragatik baizik. “Oraindik ez dakigu istripua nola gertatu zen, baina hemen borondate onez aritu gara beti”, gaineratu du.

Bestalde, Turkiako hainbat egunkarik Recep Tayyip Erdogan lehen ministroak Somako manifestazioetan parte hartu zuen herritar bati egindako erasoa erakusten duen bideoa zabaldu dute gaur.

Batez ere oposizioko egunkariek argitaratu dute. Bide horretan, bere dimisioa eskatzen duten hainbat herritarrez inguratuta agertzen da Erdogan. Supermerkatu batera bizkartzainekin sartu eta herritar bat nola kolpatzen duen ere argi ikusten da.

Poliziak meatzarien aldeko protesta bat desegin du

Istiluetarako Poliziak gas negar eragilea eta ur kanoiak erabili ditu 10.000 pertsonako manifestazio bat desegiteko Soman, asteartean 300 meatzari hil ziren hirian, hain zuzen.

Poliziak bidea oztopatu die manifestariei Somako kaleetan zeudela, Gobernuari gertatutakoaren inguruko "azalpenak ematea" eskatzeko, Turkiako hedabideek Interneten aditzera emandakoaren arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea