Mundua -

40 pertsona inguru hil dira

Bosniak laguntza eskatu du, azken mendeko uholde larrienengatik

Urak Balkanetako hainbat lurralde hartu ditu. Sebiako Obrenovac hirian, 30.000 biztanleetatik gehienak ebakuatu behar izan dituzte.

Uholdeek Balkanetako hainbat lurralde hartu dituzte. EiTB.
Uholdeek Balkanetako hainbat lurralde hartu dituzte. EiTB.
Gutxienez 20 lagun hil dira Balkanetan izandako uholde larrietan

1:00

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bosnia-Herzegovinak azken mendeko uholde larrienei aurre egiteko laguntza gehiago eskatu duela konfirmatu du Europar Batasunak; izan ere, egoerak okerrera egin du azken orduetan.

Bosniak ostiralean eskatu zuen laguntza, eta, horri erantzuteko, Europar Batasuneko arduradunek Babes Zibilaren Plana abian jarri dute, Europako estatuen laguntza koordinatzeko.

Laguntza igandean iritsi da, aditu talde batekin batera.

Bosnia-Herzegovinako, Serbiako eta Kroaziako uholdeetan 40 pertsona inguru hil dira, eta azken 100 urteetan izandako larrienak dira. Halaber, urak bere onera itzultzen direnean hildako gehiago topatzea espero dute agintariek.

Heriotza gehienak, Bosnian gertatu dira, ur goraldiak edo lur jausiek harrapatuta. Bosnian, Maglaj eta Doboj herrietan etxeak jendez hustu dituzte, bertako hedabideek berri eman dutenez.

Serbiako Obrenovac hirian, berriz, 30.000 biztanleetatik gehienak ebakuatu behar izan dituzte. Hiria Saba ibaiaren ondoan dago, eta ibai horren goraldiak, gainera, 95.000 etxe argindarrik gabe utzi ditu. Herri horretan 12 pertsona hil dira dagoeneko, Aleksandar Vucic Serbiako lehen ministroak baieztatu duenez.

Serbian, 1.000 milioi eurotik gorako kalte materialak zenbatu dituzte, eta oraingoz 17 pertsona hil dira.

Kroazian bestalde, pertsona bat hil da eta beste bi desagertuta daude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Egungo berriak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Uholdeak bideoak Lurrikaretan hildakoak Serbia gaur