Mundua -

Legegintza hauteskundeak

Al Malikiren alderdia, bozkatuena Irakeko hauteskunde orokorretan

Irakeko lehen ministroaren Zuzenbide Estatua alderdiak 325etik 93 aulki lortu ditu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nuri al Maliki Irakeko lehen ministroaren Zuzenbide Estatua alderdia izan da apirilaren 30ean egindako hauteskunde orokorretako alderdi bozkatuena. 325etik 93 aulki lortu ditu Irakeko parlamentuan. Honela, gobernua bideratzeko aukera gehien dituen alderdian bilakatu da.

Emaitza hauek zoritxarrekoak dira aurkari xiitentzat. Muqtada al Sadr mugimendua eta Irakeko Goi Kontseilu Islamiarra dira aurkari horiek eta bien artean 57 aulki lortu dituzte Irakeko Hauteskunde Batzordeak jakitera eman duenez. Aurkari sunitek eta kurduek bestalde emaitzak hobetu dituzte.

Emaitza hauei esker Al Malikik aukera handiak ditu hirugarren aldiz Irakeko Gobernuaren agintaria izateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albiste garrantzitsuak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Hauteskundeak gaur Irak Ekialde Hurbileko albisteak