Mundua -

Tailandia

Thailandiako Armadak gerra legea inposatu du bakea bermatzeko

Bestalde, Tailandian Gobernuaren aurkako manifestatzaileen buruak borrokarekin aurrera jarraituko dutela promestu du, gerra legearen inposaketa eta elkarrizketa deia izan arren.

Thailandia. EiTB
Thailandia. EiTB
Thailandiako armadak gerra legea ezarri eta Estatu kolpea ez dela dio

1:09

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Prayuth Chan-Ocha Thailandiako Armadako buruak gerra legea aitortu du astearte honetan herrialdean, "bakea eta ordena" bermatzeko, eta bi aldeak krisi politikoari irteera bat emateko negoziatzera behartuko dituela adierazi du.

Neurria 03:00etan (asteleheneko 20:00 GMT) sartu zen indarrean, herritarren gehiengoa lotan zela.

Praiyuthek azaldu duenez, ez da Estatu kolpe bat, Gobernuaren aurkako eta aldeko manifestatzaileen arteko indarkeriak eztanda egitea ekiditeko neurri bat baizik.

Tailandako buruzagia ez da oso zehatza izan akzio planari buruz, oinarrian, aurka dauden aldeak negoziatzera esertzean datza, Gobernuaren aurkako manifestazioek iraun duten zazpi hilabeteen ostean. 28 pertsona hil dira eta 800 baino gehiago zauritu.

Gobernuaren aldeko taldea Thaksin Shinawatra lehen ministro ohiaren (2006ko Estatu kolpean bota zuten) aldekoa da, eta Gobernuaren aurkakoek Suthep Thaugsuban dute buru, Alderdi Demokratako lehen ministrorde ohia izan zena, 2008 eta 2011 urteen artean.

Prayuthek ez du esan noiz eta non hasiko diren elkarrizketak, baina operazioa azkarra izango dela azaldu du.

Protestek jarraitu egingo dute, manifestatzaileen buruak esan duenez

Suthep Thaugsuban Tailandian Gobernuaren aurkako manifestatzaileen buruak borrokarekin aurrera jarraituko dutela promestu du, gerra legearen inposaketa eta elkarrizketa deia izan arren.

"Gerra legeak ez du geure altxamendu zibilean eragiten (...) Gobernu tirano honen aurka manifestatzen jarraituko dugu", esan du Suthepek, aldeko jendearen aurrean eman duen hitzaldian.

Bestalde, Niwatthamrong Boonsongphaisan Tailandiako bitarteko lehen ministroak jakitera eman duenez, Hauteskunde Batzordeak datorren hauteskundeak abuztuaren 3rako deitzea eskatu du.

 

 

 

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Gaurko azken ordukoa Asia albisteak Bangkok gaur