Mundua -
Lahore
Gizonezko batzuek arreba hil dute adreiluak jaurtita, Pakistanen
Familiaren baimenik gabe ezkontzeagatik hil dute, auzitegi baten atarian.
Erredakzioa
Gizonezko batzuek arreba hil dute adreiluak jaurtita Lahoreko auzitegi baten atarian, Pakistanen, familiaren baimenik gabe ezkontzeagatik, bertako Poliziak jakitera eman duenez.
Lahoreko Goi Auzitegiaren aurrean izan da gertakaria. Biktima auzi-saio batera ikusle gisa zihoala, hiru neba hurbildu zaizkio eta adreiluak jaurti dizkiote.
Aipatu iturriaren arabera, erasotzaileek ihes egin dute krimena egin eta gero, eta Poliziak oraindik ez du hilketaren salaketarik jaso.
Agintariek azaldu dutenez, biktimak berak aukeratutako gizon batekin ezkontzea erabaki zuen duela urtebete, eta horrek eragin zuen familia barruko liskarra.
"Ohore krimenak" deiturikoak oso ohikoak dira Asia hegoaldean, eta familia kontserbadoreen moralaren kontrako ekintzen mendeku gisa egiten dira.