Mundua -

BAHIKETA

Arma kimikoak suntsitzeko taldea bahitu dute Sirian

Talde terrorista batek arma kimikoak suntsitzeko lanean ari den lantaldeko sei kide eta bost gidari siriar bahitu ditu.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Talde terrorista batek Sirian arma kimikoak suntsitzeko lanean ari den taldeko sei kide eta bost gidari bahitu ditu gutxienez. Hama probintzian izan da, Siriako Atzerri Ministerioak jakinarazi duenez.

Sana albiste agentzia ofizialak kaleratu duenez, Ministerioak agiri baten bidez azaldu du NBEren eta Arma Kimikoak Debekatzeko Erakundearen misio bat dela eta Taiba al Imam herri inguruan bahitu dituztela.

Aurrerapena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albiste zirraragarriak Gerra Sirian albisteak Bahiketak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Siria gaur