Mundua -

Zentsura

Facebookeko 30 milioi kontu blokeatu dituzte Thailandian

Armadak "eduki ilegalak" zabaltzen dituztenen kontuak ezabatzeko eskatuko die sare sozialetako konpainiei.

Sare sozialak
Sare sozialak
Sare sozialak

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Facebookeko 30 milioi kontu blokeatu dituzte Thailandian, Armadak estatu-kolpea eman eta astebetera. Hainbat hedabidetan zentsura ezarri dute.

Erabiltzaileek arazoak izan dituzte ordenagailuetatik edota mugikorretatik sare sozialetara konektatzeko, Bangkok Post egunkariak jakinarazi duenez.

Sare sozialak, Facebook eta Twitter tartean, kritikoen adierazpen askatasunaren azken gotorlekuak dira, eta Bangkokeko kaleetan manifestazioak izan dira. Orain arte, batzorde militarrak 219 webgune blokeatu ditu "segurtasun nazionala" bermatzeko mehatxu izan daitezkeelakoan.

Armadak "eduki ilegalak" zabaltzen dituztenen kontuak ezabatzeko eskatuko die sare sozialetako konpainiei.

Surachai Srisakam Komunikazio Ministerioko idazkariak azaldu duenez, Interneten zaintza eraginkorragoa izateko lanean ari dira.

"Eduki ilegalak" zabaltzen dituztenak atxilotu egingo dituztela esan dute buruzagi militarrek, eta kartzela-zigorrak izango dituztela gaineratu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Facebook albisteak Egungo berriak Sare sozialak gaur Gaurko azken ordukoa Asia azken ordukoa Thailandia gaur