Mundua -

Ezbehar tragikoa

Hiru gizon atxilotu dituzte Indian bi neska bortxatu eta urkatzeagatik

Bestalde, Barne ministroak Uttar Pradeshko (gertaerak izan ziren lekua) estatuko Gobernuari erasoari buruzko txostena bidaltzea eskatu dio.

India. EiTB
India
Hiru gizon atxilotu dituzte Indian bi neska bortxatu eta urkatzeagatik

1:27

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ostegun honetan bortxatu eta zuhaitz batean urkatu zituzten bi adingabeen kasuari buruz hitz egin du Rajnath Singh Indiako Barne ministro berriak, ostiral honetan, erasoari buruzko haserre publikoak eta eztabaida politikoak pisua hartzen zuten bitartean.

Narendra Modi lehen ministroarentzat eta haren Gobernuarentzat (lau egun daramatza karguan) lehen erronketako bat da, eta agerian uzten du Indian sexu indarkeriari aurre egiteko borroka. Bortxaketek protestak eragin dituzte  maila nazionalean, baita nazioarteko kritikak ere.

Bestalde, Barne ministroak Uttar Pradeshko (gertaerak izan ziren lekua) estatuko Gobernuari erasoari buruzko txostena bidaltzea eskatu dio, bozeramaile baten arabera.

14 eta 15 urteko lehengusinak, behe kastakoak, dalitak, etxetik  desagertu ziren Uttar Pradesheko Badaun barrutian, astearte arratsaldean, komunera joateko irten zirenean. Hurrengo goizean, herritarrek gorpuak zuhaitz batean urkatuta aurkitu zituzten, inguruko soro batean.

Udaltzaingoak esan zuenez, neskatilak bortxatu eta hil egin zituztela berretsi zuen autopsiak. Hiru gizonezko, horietako bat polizia, atxilotu dituzte erasoagatik, eta beste bi susmagarri bilatzen ari dira.

Akhilesh Yadav Uttar Pradesheko ministro nagusiak kasua auzitegi batek azkar eramatea agindu du, "erruduna zigortua dela ziurtatzeko, ohi bezala prozedura atzeratu gabe", Navneet Sehgal bozeramailearen arabera.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea