Mundua -

2014ko aurrekontuak

Portugaleko Konstituzionalak betoa jarri die Gobernuaren murrizketei

Zehazki, funtzionarioen soldatetan eta langabezia ordainsarietan ezarritako murrizketei jarri die betoa Konstituzionalak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Portugaleko Auzitegi Konstituzionalak baliorik gabe utzi ditu bertako Gobernuak 2014ko Aurrekontuetan ezarritako hainbat murrizketa. Besteak beste, funtzionarioen soldatetan eta langabezia ordainsarietan ezarritako murrizketei jarri die betoa Konstituzionalak.

Aztertutako Aurrekontuen Legeko lau artikuluetatik hiru inkostituzionalak direla ebatzi dute.

Ondorioz, Gobernuak bestelako neurriak bilakatu beharko ditu Europar Batasunarekin eta Nazioarteko Diru Funtsarekin adostutako programa betetzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lisboa azken ordukoa