Mundua -

Atxiloketa Marseillan

Gizon bat atxilotu dute Bruselako Museo Juduaren aurkako erasoagatik

29 urteko frantziar bat atxilotu du Poliziak. Kalashnikov fusil bat eta errebolber bat zeramatzan atxilotu dutenean. Atxilotua Roubaixekoa da.

Bruselako Museo Juduaren aurka eraso zuen pertsona. Argazkia: EFE
Bruselako Museo Juduaren aurka eraso zuen pertsona. Argazkia: EFE
Bruselako Museo Juduaren aurka eraso zuen pertsona. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bruselako Museo Juduaren aurka egindako erasoarekin lotura duelakoan, susmagarri bat atxilotu dute Frantzian. Erasoa maiatzaren 24an gertatu zen, eta lau pertsona hil zituzten. Gizona Marseillan atxilotu zuten, Frantzia hegoaldean, iragan ostiralean, bertako komunikabideek gaur jakitera eman dutenez.

Belgikako epaileak ustezko erasotzailearen estradizioa eskatu du, Fiskaltza federalak gaur jakitera eman duenez.

29 urte ditu susmagarriak. Atxilotu zutenean, Kalashnikov fusil bat eta errebolber bat zeramatzan, iturri judizialek jakitera eman dutenez. Atxilotua Roubaixekoa da. Belgikako erasoan kalashnikov fusil bat erabili zuten.

Susmagarria Marseillako Saint-Charles autobus geltokian atxilotu zuten. Atxilotuak aurrekariak ditu; izan ere, 2013an Siriara joan zen jihadean parte hartzeko, Barne Ministerioko Segurtasun Zuzendaritzak azaldu duenez.

Gizona Amsterdametik zetorren autobus batean harrapatu zuten. Munizioa, GoPro kamera bat eta txano bat atzeman dizkiote. Bruselako erasotzaileak txano bat zeraman, segurtasun kamerek jasotako irudien arabera.

Atxiloaldiak 144 orduko iraupena izan dezake, ikertzaileek mehatxu terroristaren hipotesia ezartzen baldin badute.

Bideoa

Mehdi Nemmouche atxilotuak tiroketaren egilea zela aldarrikatzeko bideo bat zeraman, Belgikako Fiskaltza federalak jakitera eman duenez.

Nemmouchek Belgikako hiriburua "odolez eta suaz" bete nahi zuen, Marseillan atxilotu ostean Frantziako agintarien aurrean aitortu zuenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea