Mundua -
Nazioarteko espioitza
Sei herrialdek bere sareak zelatatzen dituztela salatu du Vodafonek
Dena dela, konpainiak ez du zehaztu zeintzuk diren herrialde horiek.
Erredakzioa
Vodafone telekomunikazio enpresa britainiarrak salatu duenez, sei herrialdetako gobernuek sarbide zuzena dute bere sareetan, eta, horregatik, "baliteke bezeroen komunikazioak zelatatzea". Dena dela, ez du aipatu zeintzuk diren herrialde horiek.
Konpainiaren esanetan, bere bezeroek pribatutasuna izateko eskubidea dute, eta hori errespetatzeak lehentasuna du.
Hainbat hedabidek azaldu dutenez, aipatu gobernuek deiak entzun eta grabatu ahal dituzte.
Hainbat herrialdetan, Vodafone bezeroei buruzko informazioa ematera behartuta dago, baina ez dute zehaztu zein herrialdetan den legezkoa espioitza hori egitea.
Azken hilabeteetan, Edward Snowden AEBko Segurtasun Agentziako agente ohiak nazioarteko hainbat espioitza kasuren berri eman du, eta, ondorioz, Errusiara ihes egin behar izan du.
Vodafonek 27 herrialdetan eskaintzen du zerbitzua, eta, martxoaren 31ko datuak oinarri hartuta, 434 milioi bezero ditu.