Mundua -
Biziarteko zigorra
Politkovskayaren hiltzaileak kondenatuta, baina kasua irekita
Biziarteko zigorra ezarri diete, baina 'Novaya Gazeta' egunkariko bozeramaileek adierazi dutenez "ezin da ikerketa amaitutzat eman".
Errusiako justiziak biziarteko zigorra ezarri diete Anna Politkóvskaya kazetariaren hilketagatik, baina "Novaya Gazeta" egunkariko lankideek ez dute kasua itxi nahi heriotza ordenatu zutenak aurkitu arte.
"Errudun guztiak zigortuta daudenean, orduan izango gara pozik epaiarekin eta ezer baino lehen, (hilketa) ordenatu zuena", azaldu du Anna Stavítskaya abokatuak.2006ko urriaren 7an hil zuen kazetari errusiarra.
Kondenatuak "gizartearentzat oso arriskutsuak" dira epailearen arabera. Segurtasun handiko kartzela batean egongo dira hil arte.
Hiltzaileak etxeko atarian itxaron zion kazetariari eta bere anaien abisua jaso ostean (biktima jarraitu zuten) hainbatetan eta hurbil-hurbiletik tiro egin zion, igogailuan zegoenean.
Vladimir Putin Errusiako presidentearen politikekin oso kritikoa zen kazetaria eta bere jardun profesionalagatik erail zutela konfirmatu du epaileak.
Senideak, "Novaya Gazeta" egunkariko lankideak (bertan lan egin zuen 1999ti hil zenera arte) eta giza eskubideen alde lan egiten dutenak ez dira epaiarekin gustura gelditu. "Hainbat galdera daude argitzear: nork eskatu zuen (hilketa), besteak beste. Beraiekin lan egiteko prest gaude, ikerketarekin jarraitzeko", esan du Iliá Politkovski kazetariaren alabak.
Horrela, "Novaya Gazeta" egunkariko langileek adierazi dute ezin dela "ikerketa amaitutzat eman".