Mundua -

Goi-bilera

Gatazka egoeretan emandako sexu indarkeria aztergai, Londresen

Angelina Jolie aktoreak emango dio hasiera bilerari. 100 herrialdeetako ordezkariak bilduko dira bertan, sexu indarkeriaren inguruko "jarrera globala" aldatzeko helburuarekin.

Londreseko goi-bilerak ostirala arte iraungo du. Efe.
Londreseko goi-bilerak ostirala arte iraungo du. Efe.
Londreseko goi-bilerak ostirala arte iraungo du. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gatazka egoeretan emandako sexu indarkeriari buruzko nazioarteko goi-bilera hartuko du Londresek, astearte honetan hasi eta ostirala arte. William Hague Erresuma Batuko Kanpo Arazoetarako ministroak eta Angelina Jolie aktoreak emango diote hasiera ekitaldiari.

Topaketaren helburu nagusia sexu indarkeriaren aurka borrokatzeko neurriak adostea da, ikerketa eta dokumentazioa bultzatuz, arduradunak epaitegietara eramateko eta biktimei laguntzeko.

Ostiralean Haguek, Joliek eta John Kerry AEBetako estatu idazkariak hitz egitea aurreikusita dago. Ban Ki Moon Nazioa Batuetako idazkari nagusiak ere hitz batzuk esango ditu, baina bideokonferentzia bidez.

Haguek BBCri adierazi dionez, gatazka egoeretan gertatutako bortxaketek "biziarteko eragina" dute biktimengan, eta kontinente gehienetan ematen den egoera dela ziurtatu du.

"Jarrera globala aldatzea"

Goi-bileraren xedea sexu indarkeriaren inguruan dagoen "jarrera globala aldatzea" da, eta nazioarteko protokolo berria sinatzea ere espero dute, delituak hobeto ikertu ahal izateko.

Indarkeriaren arduradunek "inpunitaterik ez dutela" jakin behar dute, azaldu du Hague britainiarrak, eta jarrerak aldatzearen garrantzia aipatu du, izan ere, askotan, estigma biktimek jasaten dute, eta ez erasotzaileek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Londres Ingalaterra