Mundua -
Inputatuta
Argentinako presidenteordea ustelkeriagatik ikertzen ari dira
Momentuz, ez dago Amado Boudouren aurkako akusazio formalik. Presidenteordeak 'Ciccone auzia'n errugabea dela adierazi du.
Erredakzioa
Amado Boudou Argentinako Gobernuko presidenteordeak sei ordu eman ditu epailearen aurrean deklaratzen, 2009 eta 20011 artean, Ekonomia ministroa zela, Ciccone enpresari ustez egindako mesedeen inguruan.
"Itzuli eta deklarazioa osatzeko eskaera egin nuen", esan du Boudouk epailearen aurrean. Presidenteordearen iritziz, berea ustelkeria susmoen ondorioz egindako "defentsa juridikoa da, ez politikoa".
Akusazioaren arabera, Ciccone enpresa, erabilera legaleko billeteen ekoizlea, porrotetik erreskatatu zuten 2010ean, ustez Boudouren ingurukoek jarritako diruarekin. Ondoren, Boudou jabe berriekin harreman zuzena zuela jakitean sortutako iskanbilaren ostean, Estatuari enpresaren jabetza kendu zioten.
Argentinako Gobernuko kide bat inputatu gisa deklaratzera deitzen duten lehen aldia da. Boudou ez dute oraindik formalki akusatu. Hala ere, epaitu dezaketen arren, ezin dute atxiloti Kongresuak kargugabetu arte.