Mundua -
'On line' eta hauteslekuetan
600.000 boz dagoeneko, Hong Kongeko legez kanpoko erreferendum batean
Txinako agintariek zenbait alditan abisatu diete antolatzaileei legez kanpoko ekimena dela. Orain arte, biztanleriaren % 10ek bozkatu du.
Erredakzioa
590.000 pertsona baino gehiagok boza eman dute demokrazia osoaren alde Hong Kongen egiten ari diren erreferendum ez ofizial batean, erakunde zibil batek antolatuta, eta Txinako agintarien abisupean. Orain arte, dutenek biztanleriaren % 10ek bozkatu du, Hong Kongen ia zazpi milioi pertsona bizi baitira.
PopVote galdeketaren web gunean zabaldu zuten boza emateko aukera, aurreko ostiralean (ekainaren 20) eta gaur, igandea, bukatzea aurrikusi zuten. Alabaina, jasandako ziber-erasoaren ondorioz, ekainaren 29ra arteko epea ezarri dute. Antolatzaileek 300.000 lagun inguruk parte hartzea espero zuten.
Bozketa Hong Kongeko Unibertsitateko Iritzi Publikoaren Programak eta Occupy Central mugimenduek antolatu dute. Boz gehienak telefono mugikorretan instalatutako aplikazio baten bidez ematen dira, edo web gunean zuzenean sartuta. Halere, 15 bat hautesleku prestatu dituzte hiri osoan, parte hartzea errazteko.
Gizartean tentsioek areagotzeko joera hartu zuten Txinak subiranotasuna berreskuratu zuenetik, 1997an, kolonia britainiarra izateari utzi zionetik.
Nahiz eta Pekinek berreten duen Hong Kongek hauteskundeak 2017an hauteskundeak egin ahal izango dituela, gobernadorea aukeratzeko, zenbait goi kargudun txinatarrek baztertu egin dute herritarrek hautagaiak aukeratzea.