Mundua -
Bagdaden
Kerryk Irakeko terrorismoaren aurkako borrokan lagunduko duela esan du
Nuri al Maliki Irakeko lehen ministroarekin egindako bileraren ostean, Kerryk AEBek "Irakeko independentzia eta segurtasuna babesteko" emandako hitza beteko dutela berretsi du.
Erredakzioa
John Kerry Ameriketako Estatu Batuetako Estatu idazkariak konpromisoa hartu du Bagdaden, Irakeko indarren terrorismoaren kontrako borrokan laguntzeko eta, halaber, bi herrialdeek segurtasunaren gainean lortutako akordioa beteko duela esan du.
Nuri al Maliki Irakeko lehen ministroarekin egindako bileraren ostean, Kerryk AEBek "Irakeko independentzia eta segurtasuna babesteko" emandako hitza beteko dutela berretsi du.
Dozenaka preso hilda
Gutxienez 71 preso hil dira Babeleko (Irak) probintzian armadun zenbait pertsonak egindako erasoaldi batean, Bagdagetik 110 kilometro hegoaldera. Gainera, bi polizia eta bost erasotzaile ere hil dira.
Presoak Qauat al Akrab (Babel) kartzelatik atera dituzte, lekuz aldatzeko. Terrorismoaren kontrako legearen oinarrituta atxilotutako presoak biltzen ditu espetxe horrek.
Erasoa Hila hegoaldean, Babelen, izan da, presoak Al Qasem presondegira eramaten ari zirenean.