Mundua -

Ukrainako gatazka

EB edo Errusia hautatu beharrak Ukraina zatitu duela uste du Putinek

Errusiako presidenteak adierazi du matxinatuen eta Ejertzitoaren arteko borrokek herritarrak zuzenean kaltetzen dituztela, eta Ukrainak bakearen eta elkarrizketaren bidera itzuli behar duela.

Vladimir Putin
Vladimir Putin
Vladimir Putin

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Vladimir Putin presidente errusiarrak gaur adierazi duenez, Ukrainak Europaren eta Errusiaren artean aukeratu dezan kanpotik egindako esfortzu "artifizialek" gizartearen banaketa eragin dute.

"Kieven emandako konstituzioaren aurkako Estatu kolpeak eta ukrainarrak Errusiaren eta Europaren artean aukeratzera behartzeko esfortzu artifizialek gizartearen banaketa ekarri dute eta barne borroka mingarria sortu dute", zehaztu du Putinek, Ukrainaren eta EBren arteko akordioari begira.

Atzerriko 14 ordezkariren gutunen aurkezpenean, presidente errusiarrak adierazi du herrialdearen ekialdean matxinatuek eta Ukrainako Ejertzitoak izandako borrokek zuzenean herritarrak kaltetzen dituela.

"Ukraina hego-ekialdean odola isuri da, izugarrizko hondamendiak gertatzen ari dira, eta hamarka mila errefuxiatu babes bila dabiltza, baita Errusian ere", azpimarratu du Putinek.

Agintari errusiarrak "euren betebehar profesionala" betetzen duten kazetarien eta instituzio diplomatiko errusiarren aurkako erasoak salatu ditu Ukrainan.

"Ukrainak bakearen, elkarrizketaren eta bat-etortzearen bidera itzuli behar du. Garrantzitsuena su-etena epe luzera bermatzea da, Kieveko agintarien eta hegoaldeko eskualdeetako ordezkarien arteko negoziazioak egon daitezen", zehaztu du Putinek.

Errusiako presidenteak haren herrialdea Ukrainaren gatazka armatuari erantzun baketsua emateko prest dagoela adierazi du. Ehunka hildako eragin ditu krisi horrek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Ukraina azken orduko Errusia bideoak Vladímir Putin Eguneko albisteak Eguneko albisteak Errusia-Ukraina gerra gaur