Itxi

Mundua

Bahiketa

Bahituta zeuden OSCEko lau ikuskatzaile askatu dituzte Ukrainan

Erredakzioa

Maiatzaren 29an bahitu zituzten, eta osasun egoera onean utzi dituzte gaur aske.

1:10

Europako Segurtasunerako eta Lankidetzarako Erakundeak (OSCE) gaur jakinarazi duenez, Ukrainako Luhansk eskualdean bahituta zegoen ikuskatzaile taldea aske utzi dute.

Ostegunean beste lau kide askatu zituzten, maiatzaren amaieratik herrialdearen ekialdeko milizianoek bahituta zeudenak.

"Ikuskatzaileen Kieveko Misio Bereziak gaur izan du askapenaren berri. Bahituta zeudenak osasun egoera onean daudela adierazi digute Luhansketik Donetskera eraman ostean", jakinarazi du OSCEk adierazpen ofizial baten bitartez.

Ikuskatzaileak maiatzaren 29an desagertu ziren, eta gaur, 20:00etan askatu dituzte Donetsken. Alemaniako, Holandako, Errusiako eta Espainiako kideek osatzen zuten taldea, OSCEren arabera.

"Lasaitasun eta poztasun handiarekin jaso dugu hilabeteren ostean gure lagunak askatu izanaren berria. Haien senitartekoak, lagunak eta lankideak zain dituzte. Askatasuna lortzeko beharrezkoak izan diren alde guztien ekintza kontuan hartzen dugu", adierazi du misioko buru Ertugrul Apakan enbaxadoreak.

Lamberto Zannier OSCEko idazkari nagusiak bere "poztasuna" erakutsi du askapenaren aurrean. "Boluntario bezala joan ziren Ukrainara, historiako une kritiko batean. Oso harro gaude haien lanagatik, eta horrelako egoera zail batean erakutsi duten indarra miresten dugu", esan du.

Ostegunean, Donets inguruko ikuskatzaile taldea askatu zuten, eta ostiralean iritsi ziren Vienara, Suitzak jarritako hegazkin batean. Handik, bakoitza bere herrialdera eraman zuten.

OSCEko 40 herrialdetako armatu gabeko 300 ikuskatzaile zibilek osatzen dute Misio Berezia, Ukrainako kideez gain.

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena