Mundua -

Isuna

BNP Paribasek ia 9.000 milioi dolarreko isuna ordainduko die AEBei

BNPk onartu egin zuen AEBek isun ekonomikoak ezarri dizkien herrialdeekin negozioak egin zituela, Kubarekin, Iranekin eta Sudanekin, besteak beste.

BNP Paribasen egoitza. Argazkia: Efe
BNP Paribasen egoitza.
BNP Paribasen egoitza. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

BNP Paribas banku frantziarrak 8.830 milioi dolarreko isuna ordainduko die AEBei, azken horrek hainbat herrialderi jarritako isun ekonomikoak urratu dituela onartu ostean, Washingtoneko agintariek jakitera eman dutenez.

"2004 eta 2012 artean, BNPk sare zabala eta sakona osatu zuen AEBetako finantza sistema baliatuz legez kanpo milaka milioi dolar mugitzeko", adierazi du Eric Holder fiskal nagusiak prentsaurreko batean.

BNPk onartu egin du AEBek isun ekonomikoak ezarri dizkien herrialdeekin negozioak egin zituela, Kubarekin, Iranekin eta Sudanekin, besteak beste.

Agintari estatubatuarren arabera, 30.000 milioi dolar mugitu zituen BNPk Washingtonen arau ekonomikoak urratuz, gehienak Sudanekin, eta petrolioarekin lotuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea