Mundua -
Epaia
Frantziako kaleetan burka debekatzen duen legea babestu du Europak
Frantziaren arabera, legea ez da burka eta niqab debekatzeko aitzakia, toki publikoetan aurpegia estaltzen duen edozein gauza janztea debekatzen duelako; kaskoak eta buru-berokiak barne.
Erredakzioa
Frantziako toki publikoetan burka edo belo osoa janztea debekatzen duen 2010. urteko lehea Europako Giza Eskubideen Hitzarmenarekin bat datorrela erabaki du Strasbourgheko Auzitegiko Areto Nagusiak.
Giza Eskubideetako Europako Auzitegiak onartu egin du agintariek "gizabanakoak identifikatzeko beharra dutela, herritarren eta ondasunen segurtasunaren kontrako atentatuak galarazi eta identitate iruzurraren aurka borroka egiteko".
Ondorioz, epaileek 1990ean jaiotako emakumez baten salaketa baztertu du. Emakumeak burkaren eta niqabaren erabileraren alde egitea eskatzen duen. Burkak gorputza osoa estataltzen du, begietarako sareta txiki bat utzita. Niqab, berriz, burutik oinetara doan belo beltza da.
Salatzailearen arabera, 2010. urteko legea Giza Eskubideen Hitzarmearen aurka doa, eta debekatutako janzkerak "fedeagatik, kulturagatik eta uste pertsonalengatik" erabiltzen ditu.
Debekua indarrean sartu zen egun berean, emakumeak (jatorri pakistandarreko frantziarra) salaketa jarri zuen Europako Auzitegian Britainia Handiko abokatu batzuen laguntzarekin. Salaketa Areto Nagusira iritsi zen, eta bere epaiek ez dute errekurtsorik onartzen.
"Justifikazio objektiboa eta arrazoitua"
Strasbourgheko epaiak 15 epaileen aldeko botoa izan du. Beste bi epailek kontra egin dute. Epaiak dioenez, legeak "eragin negatiboa izan dezake jantziak erabili nahi dituzten emakume musulmanen egoeran", baina debekuak "justifikazioa objektiboa du eta arrazoituta dago".
Beraz, epaileek Frantziak aurkeztutako argudioak onartu dituzte: legeak ez dela burka eta niqab debekatzeko aitzakia, pertsona baten aurpegia estaltzen duen edozein gauza debekatzen duelako; kaskoak eta buru-berokiak barne.