Mundua -

Internet

Politikari japoniar baten negarrak, Interneten algarak

Politikariari ustelkeria leporatzen diote, eta egindakoa justifikatzeko emandako prentsaurrekoan kasketa ederra hartu du.

Ryutaro Nonomura. Argazkia: EiTB
Ryutaro Nonomura.
Politikari japoniarraren malkoak, Interneteko azken arrakasta

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Politikari japoniar baten irudiek arrakasta itzela lortu dute Interneten, eta berehala zabaldu dira mundu osoan. 47 urteko politikariari ustelkeria leporatzen diote, eta egindakoa justifikatzeko emandako prentsaurrekoan negar-zotinka ageri da.

Ryutaro Nonomurari aurrekontu publikoko 21.580 euro bainuetxe batera egindako bidaietan gastatzea leporatzen diote. Politikariak aitortu du 195 bidaiatan gastatu zuela diru kopuru hori, eta horietako 100dik gora bainuetxera egindako bidaiak izan zirela.

Nonomurak kasketa ederra hartu du gastuak justifikatzen saiatu denean, eta esaldiak bukatu ere ezin izan ditu egin, bideoan ikusten denez. "Japonia honetan… Gizartea aldatu nahi dut… Horretan jarri dut nire bizitza… Ez nauzue ulertzen?", dio Nonomurak malko artean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Japonia albisteak