Mundua -

Ukrainako gatazka

Bederatzi soldadu ukrainar hil dira herrialdearen ekialdeko erasoetan

Petro Poroshenko presidente ukrainarrak bihar errusiazaleekin hitz egiteko ordua eta lekua proposatu ditu.

Petro Poroshenko Ukrainako presidentea. EFE
Petro Poroshenko Ukrainako presidentea. EFE
Petro Poroshenko Ukrainako presidentea. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bederatzi soldadu ukrainar hil eta hamahiru zauritu dira gaur Ukraina ekialdean, gobernuaren indarren eta errusiazaleen arteko erasoetan.

Slaviansk hirira sarreran bizi dira borrokarik gogorrenak azken lau egunetan. Huraxe da pasatu den apirilaren erdialdean Donetsken eta Lugansken eztanda egin zuen errusiazaleen gorakadaren sinboloa eta egoitza egun.

Ukrainako indarrek Nikolayevka herritik bota nahi dituzte errusiazaleak, bertatik igarotzen baita Slaviansken dauden matxinatuentzat azken hornikuntza bidea. Slavianskek zituen 120.000 biztanleetatik, 45.000 oraindik bertan daude.

Alexei Dmitrashovski operazio militarraren bozeramaileak adierazi duenez, Ukrainako tropek "gutxienez 150 miliziano" hil dituzte Slaviansk inguruan azken 24 orduetan.

Errusiazaleen aurka borrokan ari diren arren, Petro Poroshenko presidentea su eten berri bat adosteko prest agertu zen atzo, matxinatuek errespetatu eta bahitu guztiak askatzen badituzte.

Errusiazaleekin hitz egitea proposatu du Poroshenkok

Petro Poroshenko presidente ukrainarrak bihar errusiazaleekin hitz egiteko ordua eta lekua proposatu ditu, su eten iraunkor baterako baldintzak adostu asmoz. Beste aldeak erantzuna eman zain dagoela adierazi du Poroshenkok.

Mendebaldeko diplomaziako kide batek uste du berriro Donetsken izango direla negoziazioak, errusiazaleen menpe dagoen ekialdeko hiri nagusian.

Poroshenkok Catherine Ashton Europako diplomaziako buruari jakinarazi dio Kievek ordua eta lekua proposatu dituela larunbateko negoziazioetarako, baina ez ditu datuak argitu.

Agintari errusiazaleek uste dute lekua arazo bat izan daitekeela, ekialdeko egoitzak utzita, Ukrainako agintariek euren ordezkariak atxilotzeko beldur baitira.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko azken ordukoa Errusia berriak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Errusia-Ukraina gerra azken ordukoa