Mundua -

Tana Deltan eta Lamuan

Hildako ugari Keniako kostaldean armekin egindako bi erasotan

Willian Ruto presidenteordeak kostaldera bisita egin duenean gertatu da erasoa.

Orain dela gutxi Kenian izandako atentatu baten irudia. Argazkia: EiTB
Orain dela gutxi Kenian izandako atentatu baten irudia. Argazkia: EiTB
Orain dela gutxi Kenian izandako atentatu baten irudia. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 12 pertsona hil dira goizaldean Keniako kostaldean pistolekin izandako bi erasotan, Daily Nation hedabideak zabaldu duenez.

Erasoetako batean, Tana Delta konderrian, zenbait gizon armadun Polizia etxean sartu dira, eta bederatzi pertsona hil dituzte, horien artean agente bat, eta Al Shabab miliziak bere gain hartu zuen kostaldean izandako atentatu batean parte hartzea egotzita atxilotutako ustezko terrorista bat askatu dute.

Bigarren erasoaldia Lamu konderrian jazo da; berton bi gizonek hiru pertsona hil dituzte, eta beste bi zauritu, azken horiek eskualdeko ospitalean dira.

Willian Ruto presidenteordeak kostaldera bisita egin duenean gertatu da erasoa.

Gurutze Gorriak, halaber, bi erasook baieztatu ditu, eta erreskate eta salbamendu lanetan ari dela zabaldu du Twitterreko kontuaren bidez.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea