Mundua -

Aireko segurtasuna

Deskargatutako bateria duten gailuak debekatuta, AEBrako hegaldietan

Debekua aireportu jakin batzuetan bakarrik ezarriko dute. Siriako eta Yemengo talde terroristen lehergailu berrien beldur da AEBko Gobernua, antzemateko zailak direlako.

AEBko Gobernuak ez du zehaztu zein aireportutan ezarriko duten debekua. Efe.
AEBko Gobernuak ez du zehaztu zein aireportutan ezarriko duten debekua. Efe.
AEBko Gobernuak ez du zehaztu zein aireportutan ezarriko duten debekua. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atentatuen beldurrari aurre egiteko, AEBko Gobernuak atzerritik iristen diren zenbait hegalditan bateria deskargatuta duten telefonoak edo antzeko gailu elektronikoak eramatea debekatzea erabaki du.

El Comercio egunkariaren arabera, zehaztu gabeko aireportu batzuetako bidaiariek euren gailu elektronikoak pizteko eskaera jaso dezakete segurtasun kontrolak pasatzen dituztenean, Garraioetako Segurtasunerako Administrazioaren irizpidei jarraituta.

"Ez dugu deskargatutako gailurik onartuko", esan dute segurtasun arduradunek. Halaber, baliteke bidaiariek bestelako kontrol osagarriak pasatu behar izatea.

"Mundu mailako mehatxuen testuinguruan", AEBra doazen hegaldi zuzenak dituzten atzerriko aireportuetan kontrolak zorroztuko direla iragarri dute agintari estatubatuarrek.

Zenbait hedabideren arabera, Siriako eta Yemengo talde terroristen lehergailu berrien beldur da AEBko Gobernua, antzemateko zailak direlako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea