Mundua -

Ameriketako Estatu Batuak

Lau haur eta bi pertsona heldu hil dituzte Texasen, tiroketa batean

Poliziak aditzera eman duenez, ustezko hiltzailea hildako haur batzuen aita da, 20 urteko gizonezkoa. Atxilotu egin dute.

Poliziak 30 urteko gizonezko bat atxilotu du. Efe.
Poliziak 30 urteko gizonezko bat atxilotu du. Efe.
Poliziak 30 urteko gizonezko bat atxilotu du. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lau haur eta bi heldu hil dira, eta beste bat "egoera kritikoan dago", Texasko Houston hirian izandako tiroketa baten ondorioz. Hildako haurrek 13, 9, 7 eta 4 urte zituzten; helduek, berriz, 39 eta 33.

"Harris konderriko sheriffaren bulegoak baieztatu duenez, bi pertsona heldu eta lau adingabe hil dira Leaflet Lane kaleko 711 zenbakian izandako tiroketan", azaldu du Poliziak ohar batean.

Agenteek bi pertsona heldu eta hiru haur hilda aurkitu dituzte tiroketa gertatu den lekuan. Laugarren haurra ospitalerako bidean hil da, eta beste pertsona bat "egoera kritikoan" dago.

Poliziak ez du argitu tiroketa zergatik gertatu den, baina litekeena da familia berbeko kideen arteko eztabaida bat izan ondoren gertatu izana.

Ustezko hiltzailea hildako haur horietako batzuen aita da, Poliziaren arabera. Susmagarria irteerarik gabeko kale batean harrapatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea