Mundua -

Atentatu suizida

Ia 100 pertsona hil dira Afganistanen, atentatu batean

Erasoa 10:30ean (06:00 GMT) izan da, jendez beteta zegoen merkatu batean, Orguneko barrutian, Paktika probintzian.

Afganistango merkatu batean izandako atentatuaren irudia. EFE
Afganistango merkatu batean izandako atentatuaren irudia. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ia ehun pertsona hil dira eta beste 42 zauritu Afganistan hego-ekialdeko merkatu batean izandako atentatu suizidan, bertan izan den erasorik odoltsuenetako batean.

Erasoan gutxienez 89 pertsona hil dira. 10:30ean (06:00 GMT) izan da, jendez beteta zegoen merkatu batean, Orguneko barrutian, Paktika probintzian, Zahir Azimi Afganistango Defentsa Ministerioko bozeramaileak esan duenez.

Bozeramaileak azaldu du hildakoen artean hainbat haur eta emakume daudela, eta zaurituak helikopteroz ospitale batera eraman dituztela gaineratu du.

Mohamed Reza Kharoti Orgun barrutiko gobernuburuak adierazi duenez, merkatua Ramadamaren erosketak egiten zituen jendez gainezka zegoen eta Eid al Adha edo Sakrifizioaren Festarako prestatzen ari ziren, musulmanen jairik handiena.

“Leherketa oso indartsua izan da, eta gune osoa astindu du. Alde guztietatik odola zegoen”, gaineratu du kharotik. Hildakoen artean, zibilez gain, bi polizia daudela azaldu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea