Mundua -

Europar Batasuna

Hogeita zortziak, goi-kargudun nagusiak adostu ezinik

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea lanean ari da Luis de Guindos Eurotaldeko presidente izenda dezaten.

Europako Kontseiluaren bilera bat
Europako Kontseiluaren bilera bat
Europako Kontseiluaren bilera bat

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europar Batasuneko estatuburu eta gobernuburuek ez dute akordioa lortu EBko goi-kargudunak izendatzeko. Horregatik, beste goi-bilera bat egingo dute abuztuaren 30ean, negoziatzen jarraitzeko.

Atzo bilera egin zuten, baina akordioa zaila izango zela aurreikusten zen hasi aurretik ere. Horren ildotik, Atzerri Politikarako goi-ordezkaria eta Europako Kontseiluko presidente iraunkorra hautatzeko adostasunik egongo ez zela aurreratu zuten Alemaniak, Espainiak, Danimarkak eta Herbehereek.

Karguak esleitzeko, buruzagi europarrek herrialdeen pisu politikoa, hautagaien familia politikoa, oreka geografikoa eta paritatea izan behar dituzte kontuan.

Martin Schulz Europako Parlamentuko presidentearen esanetan, Euroganberak ez dio oniritzia emango Europako Batzordearen osaerari emakumeek "ordezkaritza egokia" ez badute.

Bestalde, Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea lanean ari da Luis de Guindos Ekonomia ministroa Eurotaldeko presidente izenda dezaten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea