Mundua -
Gatazka
Hainbat pertsona hil eta zauritu dira Txinan, eraso terrorista batean
Gaur arte jakinarazi ez den erasoa astelehenean hasi zen, Polizia-etxe baten eta Gobernuko eraikin batzuen inguruan, Elixkun.
Erredakzioa
Hainbat pertsona hil eta zauritu dira, Kashgarrek prefekturan, Xinjiang eskualdean, Xinhua agentzia ofizialak astearte honetan jakitera eman duenez, Txina ipar-mendebaldean izan den indarkeria-jazoera berri batean.
Gaur arte jakinarazi ez den erasoa astelehenean hasi zen, Polizia-etxe baten eta Gobernuko eraikin batzuen inguruan, Elixkun. Aiztoekin armatutako talde batek eraso batzuk egin ditu.
Geroago, erasotzaileetako batzuk Huangdira joan dira, bertan, zibilak sastatu dituzte, eta hogeita hamar bat ibilgailu suntsitu, “hamarka uigure eta txinatar hilez”, bertako Poliziaren arabera.
Segurtasun eragileek taldeko kidei aurre egin die, eta hainbat egin egin dituzte, Xinhua agentziak jakinarazi duenez.