Mundua -

Funts espekulatzaileak

Argentinak ordainketak etetea ukatu du

Epaileak Argentinaren eta zorra guztiz ordaintzea eskatzen duten funts espekulatiboen arteko negoziazioek jarraitzea exijitu du.

Axel Kicillof Ekonomia ministroa, prentsaurrekoan. Irudia: Efe
Axel Kicillof Ekonomia ministroa, prentsaurrekoan. Irudia: Efe
Argentinak ordainketen eten teknikoan jarraitzen du

1:00

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Standard & Poor's kalifikazio agentziak Argentinaren zorraren kalifikazioa ordainketa-etendura egoerara jaitsi du, baina Acel Kicillof Argentinako Ekonomia ministroak esan du ezin litekeela egoera horretan egon, kaudimena izanez gero.

Etendura iragarri ostean (soilik Bank of New York Mellon bankuan dauden 539 milioiren gainean aplika liteke) eta Argentinaren eta funts espekulatzaileen, putre funtsen, artean akordiorik ez dagoela iragarri ostean, etorri dira bertsio kontrajarriak.

Axel Kicillof, negoziazioen ondoren, prentsaren aurrean azaldu da, eta agentziak esandakoa ukatu du (zorra ordaindu egin du baina Thomas Griesa epaileak blokeatzeko agindua eman du): "Argentinaren egoera ez da existitzen, ez da sekula ikusi, ulertezina da berria".

"Dirua hantxe dago, argi da. 'Default' (ordainketa-etendura) balitz, ez legoke", esan du. Izan ere, Argentinak 1.031 milioi dolarreko ordainketa egin zuen ekainaren 26an, ez ordaintze egoeran ez izateko.

"Argentina 'default' egoeran izan zen 2001ean", gaineratu du. Alabaina, oraingo honetan bestelako gauza bat gertatu da, "ez dauka zer ikusirik Argentinak ordainketak egiteko duen gaitasunarekin ez borondatearekin".

Gainera, negoziatzen jarraitzeko asmo azaldu du, baina beti ere Argentinaren interesak eta legea, eta 2005 eta 2010eko operazioen baldintzak lehenetsita".

Bestalde, ministroak (Argentinara itzuli da) Griesa epaileari auzia ez konpontzea leporatu dio. Halaber, epailearentzat "-egoera- oraindik ere berria" dela salatu du, eta epaileak berak "buruhauste judiziala" eragitea egotzi dio.

Ministroak adierazi du ez duela "Justizia estatubatuarra ulertzen", zehazki "pari passu" klausula; horrek bonoen jabeei egindako ordainketak eten egiten ditu, 'holdouts' ordainketak aldi berean egiten ez badira.

Azkenik, kalifikazio agentziak kritikatu ditu, "Ba al dute sinesgarritasunik inorentzat kalifikazio agentziek? Nork uste du inpartzialak direla?", eta gogora ekarri du agentziek ez zutela orain 13 urteko 'default' egoera aurreikusi.

Artekaria ordezkatzeko Argentinaren eskera ukatu du epaileak

Thomas Griesa epaile estatubatuarrak Argentinaren eta zorra guztiz ordaintzea eskatzen duten funts espekulatiboaren arteko negoziazioek jarraitzea exijitu du ostiral honetan. Halaber, Buenos Airesen Daniel Pollack artekaria “konfiantza galtzeagatik” ordekatzeko eskaera ukatu du.

Auzitegian egin den bista berri batean, Jonathan Blackman Argentinako Estatu abokatuak magistratuari funtsei buruzko elkarrizketa jarraitzeko beste era bat eskatu dio, Buenos Airesek herrialdearentzat Pollacken asteazkenean bidalitako oharra “mingarria eta kaltegarria” dela uste duelako, azken negoziazioaren ostean.

“Argentinako Errepublika oso kezkatuta dago”, adierazi du Blackmanek, Pollacek “ordainketak berehala etetea” deklaratzen zuen oharrak “ez zuelako bileran pasatu zena ordezkatzen, eta “inpartziala” zelako.

Griesak eskera ez du onartu, Pollackek “negoziazioan aurrerapenak lortu” zituela uste duelako; “bidea hasita soilik iritsi daiteke akordio batera”, nabarmendu du.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea