Mundua -

Ukraina

Adituen lehentasuna MH17 hegazkineko biktimak aberriratzea da

Nazioarteko adituek azaldu dutenez, ez dira hegazkin malaysiarraren zatiak bilatzen hasiko, 298 biktimak aurkitu eta aberriratu arte.

Artxiboko irudia: EFE
Artxiboko irudia: EFE
Artxiboko irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Malaysia Airlines hegazkina erori zen tokian lanean ari diren nazioarteko adituek azaldu dutenez, beraien lehentasuna hildako 298 bidaiarien gorpuzkiak aurkitzea eta aberriratzea da, eta hori egin arte ez dira MH17 hegazkinaren zatiak bilatzen hasiko.

"Lehentasuna biktimen gorpuzkinak eta horien objektu pertsonalak aurkitzea eta aberriratzea da", adierazi du Pieter-Jaap Aalbersberg nazioarteko misioaren buruak Kharkiv hirien eskaini duen prentsaurrekoan. "Ondoren hasiko gara hegazkinaren zatiak bilatzen (...), baina une honetan gorpuzkiak bilatzeko lanean ari gara", adierazi du Interfax-Ucrania erakundeak.

"Hondamendiaren gunea bost zatitan banatu dugu. Momentuz, gune batean bakarrik lan egin dugu. Bilaketa lanak xehetasunez egiten ari gara. Aurkitzen dugun guztia, erregistratu, zigilatu eta basera bidaltzen dugu", gaineratu du.

Hegazkina erori zen tokian Ukrainako Armadaren eta errusiazaleen artean izaten ari diren borroka gogorren ondorioz, denbora asko beharko dute lana burutzeko. Dena den, adituen burua ez da ausartu zenbat denbora beharko duten aurreratzera. "Zuek dakizuenez, borroka gune batean egiten ari gara bilaketa lanak. Su-eten hitzarmenen baitan gaude (...), eta asteetako kontua izango da", nabarmendu du.

Herbehereetako eta Australiako forentseak istripuaren tokian izan dira gaur, hirugarren egunez jarraian, eta gorpuak eta hegazkinaren zatiak bilatzen aritu dira.

Azken egunotan aurkitu dituzten gorpuzkinak Ukrainaren kontrolpean dagoen Kharkiv hirira eraman dituzte goizaldean eta handik Herbehereetara eramango dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albiste garrantzitsuak Ukraina albisteak Errusia bideoak Hegazkin istripuak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Errusia-Ukraina gerra gaur