Mundua -

Balantzea

Txinako hego-mendebaldeko lurrikarak gutxienez 410 hildako eragin ditu

12 lagun desagertuta daude, eta 2.373 zauritu. Geologoek erreplika gogorrak egoteko arriskua dagoela jakinarazi dute.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE
Bizirik daudenak aurkitzeko itxaropena agortuz doa Txinan

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 410 lagun hil dira Txinako hego-mendebaldean igande honetan jazotako lurrikararen ondorioz; bitartean, 12 lagun desagertuta daude, 2.373 zauritu, agintariek asteartean zabaldutako datuen arabera.

Lurrikarak 6,5 gradu izan zituen Richter eskalan. 230.000 lagun ebakuatu behar izan dituzte, euren etxeak Ludianeko konderrian eraitsi ostean, Yunnan probintzian, bertako Gobernuak Xinhua agentziaren bidez esan duenez.

Ia 124.000 etxe eraitsi ziren lurrikararen ondorioz, eta beste 124.000k kalte handiak dituzte. Izan ere, konderrian dauden eraikinak zaurgarriak dira, egurrezkoak eta aspaldi egindakoak direlako.

Erreplikak, euriteak eta luiziak

Lurrikara jazo eta gero botatzen hasi zen euria (asteartean ere jarraitzen du botatzen) eta luiziak erreskate-lanak eta laguntza gizatiarraren helduera ari dira oztopatzen. Meteorologoen arabera, ondorengo egunetan ere erruz botako du; horren ondorioz, luizi gehiago egoteko aukera dago eta lanak zailagoak ere izan litezke.

Gainera, geologoek erreplika handiak egoteko arriskua dagoela jakinarazi dute. Igandeko lurrikara azken 14 urteetako txarrena izan da lurralde horretan, eta astelehen arratsaldera arte 467 erreplika jazo dituzte; horietako lauk 4 eta 4,9 graduko magnitudea izan dute, Richter eskalan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da munduan gaur? Txina bideoak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Lurrikarak gaur Hondamendi naturalen biktimak Luiziak gaur