Mundua -

Kolonbia

Genozidioagatik zigortutako gerrillariek ezingo dute politika egin

Kolonbiako Gorte Konstituzionalak politikan parte hartzea debekatu egin die.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kolonbiako Gorte Konstituzionalak politikagintzan parte hartzea debekatu die gizateriaren aurkako krimenak edo genozidioa egotzita zigortutako FARCeko gerrillariei.

Epaiak politikan parte hartzeko mugak jartzen dizkie delitu larriak egin dituzten gerrillariei, baina ez, ordea, beste tankerakoak egin dituztenei.

Erabaki honekin, Kolonbiako Justiziak gatazkaren osteko eszenatokia diseinatzen jarraitzen du, FARC eta Gobernua Habanan negoziatzen ari direla.

Une honetan, aldeek agendako bost puntuetako laugarrena dute hizpide negoziaziootan, eta, hori dela eta, behin betiko akordioa aurten bertan iritsi daitekeela uste du Juan Manuel Santos presidenteak.

Parte-hartzearen inguruan aurreakordioa lortu zuten iazko azaroan FARCek eta Gobernuak. Negoziazioetan hizpide hartu zuten bigarren gaia izan zen hori.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea