Itxi

2014/08/15

15:30

Mundua

Aurreko igandean

Boko Haramgo kideek 100 bat gazte bahitu dituzte Nigerian

Erredakzioa

Lekuko baten arabera, baliteke gazteak bahitzea herrialdean bizi duten borroka armatuan soldadu gisa parte har dezaten.

  • Boko Haramgo zenbait kide, duela gutxi. Artxiboko irudia: EiTB

    Boko Haramgo zenbait kide, duela gutxi. Artxiboko irudia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Boko Haram islamiar miliziako ustezko zenbait kidek 100 gazte bahitu dituzte, Borno Estatuan, Nigeriako iparraldean, orain dela lau hilabete inguru taldeak 200 bat neskato bahitu zituen lekuan, bertoko hedabideren arabera.

Bahiketa aurreko igandean gertatu zen, zenbait gizon armatuk Doron Bagako herritarren kontrako erasoa egin zutenean, eta hamar pertsona ere hil ziren oldarraldi horretan, The Punch Nigeriako hedabideak aipatu duenez.

Lekuko baten arabera (bere senarra eraso horretan hil zen), zenbait gizonek erasoaldia egin eta 100 gazte inguru bahitu zituzten, hori dela eta, herritar askok ihes egin eta Borno eta Yobe estatuetara jo zuten babes bila.

Halaber, lekuko horren arabera, baliteke gazteak bahitzea herrialdean bizi duten borroka armatuan soldadu gisa parte har dezaten.

Halere, Nigeriako agintariek ez dute momentuz bahiketa baieztatu, eta oraindik ez dakite non dauden apirilaren 14ean talde horrek bahitutako 200 neskatoak.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;