Mundua -

Tiroketa Hondurasen

Gutxienez zortzi hildako, Hondurasen izan den tiroketa batean

Poliziaren txostenaren arabera, hildakoetatik lau Hondarusko Puerto Cortesen hil zuten gizonaren familiartekoak dira, eta San Pedro Sulako Medikuntza Auzitegira joanak ziren hilotzaren bila.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez zortzi pertsona hil eta beste lau zauritu dira astearte honetan Honduras iparraldean izan den tiroketan. San Pedro Sulako Medikuntza Auzitegiko egoitza parean gertatu da ezbeharra, kamioneta batetik aurpegia estalirik zuten hainbat gizonek tiro egin eta gero.

Poliziaren txostenaren arabera, hildakoetatik lau Hondurasko Puerto Cortesen hil zuten gizonaren familiartekoak dira, eta San Pedro Sulako Medikuntza Auzitegira joanak ziren hilotzaren bila.

Tiroketa hasi eta berehala ihes egiten saiatu den ehorztetxe bateko autoaren gidaria ere hil da. Beste zenbait pertsona Medikuntza Auzitegiko eraikin barrura sartu dira eta onik atera dira.

Identifikatu gabeko beste bi pertsona tokian bertan hil dira, eta beste bat, San Pedro Sulako ospitalean artatzen ari zirela zendu da.

Poliziak kazetariei jakitera eman die oraindik ez daudela gertatutakoaren inguruko datu gehiago eta ikertzen ari direla.

Iturri ofizialen arabera, egunero Hondurasko indarkeriak hamabost hildako uzten ditu.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko azken minutuko albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Krimenak azken ordukoa Zer gertatu da Tegucigalpan?