Mundua -

Ipar Irlandako bake-prozesua

Albert Reynolds Irlandako lehen ministro ohia hil da

Boterean izan zen bitartean, zeregin garrantzitsua izan zuen Ipar Irlandako bake-prozesuan. 1994an IRArekin itundutako su-etena izan zen haren lorpenik garrantzitsuena.

Adamsek adierazi du Reynolds “inporta zenean” inplikatu zela bake prozesuan. Argazkia: EITB
Adamsek adierazi du Reynolds “inporta zenean” inplikatu zela bake prozesuan.
Adamsek adierazi du Reynolds “inporta zenean” inplikatu zela bake prozesuan. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Albert Reynolds Irlandako lehen ministro ohia, Ipar Irlandako bake-prozesuan inplikatutako buruzagi politikoa, hil da. 81 urteko politikaria gaixotasun luze baten ondorioz hil da, Philip haren seme nagusiak jakinarazi duenez.

Fianna Fail alderdiko kideak bi koalizio gobernu zuzendu zituen 1992 eta 1994 bitartean, baina azken urte horretan kargua utzi zuen laboristekin izandako borroken ondorioz.

Boterean izan zen bitartean, zeregin garrantzitsua izan zuen Ipar Irlandako bake-prozesuan. 1994an IRArekin itundutako su-etena izan zen haren lorpenik garrantzitsuena. Gerry Adams Sinn Feineko buruzagiak esan du Reynolds "inporta zenean" inplikatu zela Irlandako bake prozesuan.

"Haren izena goraipatu beharko dugu"

Martin McGuinness Ipar Irlandako ministrordeak ere dolua erakutsi du "bakezale bat" hil baita.

Bertie Ahern Irlandako lehen ministro ohiak Reynoldsek eginiko lana nabarmendu du: "Ez zion beldurrik arrisku politikoak hartzeari bakea eraikitzeko bidean".

"Garai honen historia idazten denean, haren izena goraipatu beharko dugu", gaineratu du Ahernek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea