Mundua -

Missouri

Saint Louisko Poliziak bigarren gaztearen hilketaren bideoa zabaldu du

Bideoak 25 urteko Kajieme Powellen hilketa justifikatu nahi du, baina irudiek, ezer argitu baino, zalantza gehiago sortu dituzte.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Saint Louisko Polizia Departamentuak bideo bat zabaldu du gaur, 25 urteko Kajieme Powellen hilketa erakusten duena. Powell agente batek tirokatu zuen duela bi egun.

Poliziaren arabera, Powellek janaria eta edaria lapurtu zituen supermerkatu batean, eta dendariak agenteei deitu zien. Orduan, irudiek erakusten duten bezala, bi agente iritsi ziren gertakariaren tokira, eta, armekin apuntatu ostean, tirokatu egin zuten. Bideoak Poliziaren portaera justifikatu nahi zuen, baina irudiek, ezer argitu baino, zalantza gehiago eragin dituzte.

Bien bitartean, lasaitasuna bueltatu da Fergusonera (Missouri), Eric Holder AEBko fiskal nagusia bertara joan eta herritarrekin bildu ostean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea