Mundua -
Desagertuen bila
Libian hondoratutako itsasontziko 20 etorkinen gorpuak aurkitu dituzte
Horien artean, 18 hilabeteko haurtxo baten gorpua dago, Kostazaintzaren bozeramaileak jakitera eman duenez.
Erredakzioa
Libiako uretan larunbat honetan hondoratutako egurrezko itsasontzian zihoazen 170 etorkinetatik 20 hilda aurkitu ditu Tripoliko Kostazaintzak, eta itsasoan galdutako gainerakoen bila jarraitzen dute.
Berreskuratutako gorpuen artean 18 hilabeteko haurtxo batena dago, Abdellatif Mohamed Ibrahim Kostazaintzaren bozeramaileak jakitera eman duenez. Egurrezko itsasontziaren zatiak ere aurkitu dituztela azaldu du. Ontzia Tripolitik 50 bat metrora hondoratu zen.
Itsasontzian Saharaz hegoaldeko 200 etorkin baino gehiago zihoazen; horien artean, hainbat haur. Segurtasun indarrek hogei bat pertsona baino gehiago erreskatatu dituzte bizirik; ondorioz, ehundik gora lagunen bila ari dira.