Mundua -
Ontzia hondoratu ostean
Indonesian desagertutako turisten senideek ez dute arrastorik topatu
Bilaketa gaur berrabiarazi dute, aurreko operatiboa larunbatean bertan behera geratu eta gero, Sumbawa irla inguruan ontzi bat hondoratu zen lekuan zazpi egunez bilatu ondoren.
Erredakzioa
Victor Garcia Montes eta Jorge de Miguel Lombok eta Komodo Indonesiako uharteen artean hondatutako itsasontzian zihoazen bi turista desagertuen senideek ez dute haien "arrastorik" ez "aztarnarik" topatu eta, hortaz, ezin da ondorioztatu Sangeang irlan "daudenik edo egon direnik", familien bozeramale batek Europa Press albiste agentziari bilaketen ostean jakinarazi dionez.
Ondoren plazaratutako ohar batean esan dutenaren arabera, Montes eta De Miguelen anaiek, Espainiak Indonesian duen enbaxadako zenbait ordezkarirekin eta "bertoko indonesiar batzuekin" batera, Sangeang uhartera heldu dira gaur, astelehena, ontzi batean eta bi espainiarren bilaketari ekin diote.
Gaurko bilaketa aurreko astelehenean arrantzale batzuen testigantza batek eragin du, irlako iparreko hondartza batean bi gizon ikusi zituztela adierazi baitzuten.
Bilaketa "inolako aztarnarik topatu gabe" bukatu egin da, "ezta bertan egon diren zantzurik ere".
"Era berean, ez dira uhartera heldu ziren pertsonen gauzen arrastorik topatu", esan dute familiek. "Bizirik aurkitzeko aukera bakarra" dela gaineratu dutenez.
Bilaketa berrabiarazita
Izan ere, abuztuaren 16an Indonesia hego-ekialdean hondoratutako ontziaren ondorioz desagertutako bi espainiarren bilaketa-lanei berrekin diete astelehen honetan.
Jose Manuel Garcia Margallo Espainiako Kanpo arazoetako ministroak bi turistak, Jorge de Miguel eta Victor Garcia, bilatzen jarraitzea eskatzeko igandean Marty Natalegawa Indonesiako homologoari deitu ostean hartu dute erabakia.
Bi espainiarrak abuztuaren 16an desagertu ziren, 23 pertsonarekin batera zihoazen ontzian, eta Sumbawa irlaren kostan hondoratu zen, artxipielagoaren hego-ekialdean, koral-uharri baten aurka jo eta gero.
Ontziko gainerako 23 bidaiariak, Rafael Martinez eta Maria Pallol espainiarrak barne, erreskatatu egin zituzten.
Itsasontzia abuztuaren 14an irten zen Lombok uhartetik Komodora, baina hilaren 16an hondoratu zen Sumbawatik gertu.