Mundua -

Estatu Islamiarra

Siria miatzeko hegaldiak baimendu ditu Obamaren Gobernuak

Etorkizunari begira Estatu Islamiarra talde jihadistaren aurkako balizko erasoak prestatzen hasteko egingo ditu aipatu hegaldiak.

Barack Obama
Barack Obama
Barack Obama

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Siria miatzeko hegaldiak egingo ditu AEBko Gobernuak, etorkizunari begira Estatu Islamiarra talde jihadistaren aurkako balizko erasoak prestatzen hasteko, gaur New York Times eta CNNk jakitera eman dutenez.

Hegaldiak hegazkin mota ezberdinak erabilita egingo dira, tartean dronak eta beste zenbait hegazkin berezi ere.

Hegaldiak "edozein momentutan" has daitezkeela ohartarazi du Estatu Batuetako Gobernuak, CNNk jakitera eman duenez.

New York Timesen arabera, Estatu Islamiarrak Sirian dituen egoitzen eta toki estrategikoen aurka etorkizunean egin ditzakeen erasoei begira egingo ditu AEBko Gobernuak aipatu hegaldiak.

Iturri berdinaren arabera, Obamaren Gobernuak ez dio Bachar al Asaden Exekutiboari hegaldien berri emateko asmorik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Gerra Siria Ameriketako Estatu Batuak argazkiak Estatu Islamikoa Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Siria